Naiz+ Naiz+

Murrizketei aurre egiteko dinamika iraunkorra abiarazi dute ikasleek

Donostiako magisteritza eskolako ikasle asanblada: «EHUko Donostiako irakasle eskoletako ikasleak hezkuntzak jasan dituen erreformen eta murrizketen aurrean mobilizatzen hasi gara. Urriak 11ko ikasle grebak izan zuen arrakastaren ostean, asanblada bat osatu dugu hainbat ikasleren artean eta mobillizatzeari ekin diogu. Atzoko egunez, ikasgelak hustu eta manifestazio baten ondoren, fakultatearen sarreran parodia baten bidez hezkuntza sistema jasaten ari den egoera salatu genuen 200 ikasle inguruk.

Gaur ere beste manifestazio bat burutu dugu. Magisteritzatik abiatu eta beste fakultateetan sartuz, aularioan deituta zegoen kontzentraziorako deialdia zabaldu dugu. Ikasleen asanblada bat sortu dugula jakinarazi nahi dugu eta dinamika iraunkor bati ekingo diogula.