0 comments

Palestinako maistra bat, munduko irakaslerik onena

Hanan Al Hroub palestinarra da munduko irakaslerik onena. Hala agintzen du bederen, Varkey Fundazioak urtero eskaintzen duen Global Teacher Prize 2016 sariak. Beleneko errefuxiatu eremuan jaiotako Al Hroub ez zituen maistra ikasketarik, baina, bere seme alabak israeldarren atentatu baten testigu izan eta hura gainditzeko ahaleginek bihurtu zuten irakasle.

Senarra zauritu zuen tiroketa hark eta seme alabak zeharo traumatizatu. Pazientzia, mimo, jolas eta heziketarekin atera zituen aurrera seme alabak, eta ikasketa prozesu horrek utzitakoa ikasgeletara eramatea erabaki zuen. Ordutik da irakasle eta jolasen bidez, errespetua, tolerantzia edo laguntasuna moduko baloreak irakasten ditu Ramalako eskolan.

“Jolasten eta ikasten˝ liburuan jasotzen du bere hezkuntza egitasmoa eta jolasak indarkeria eta tentsio egoerak konpontzeko gako bihurtzen ditu bertan.

Milioi bat dolarreko saria eman dio Varkey Fundazioak eta hezkuntzan inbertituko duela argi utzi nahi izan du.

/