Naiz+ Naiz+

Sortaldean: Usua Garin zarauztarraren ‘Rhythm of life’ dokumentala

Sortaldea. Hilero Zarauzko sortzaile baten lana ezagutzeko eta horri buruz solasean aritzeko aukera ematen duen Sorlekutik ekimenaren baitan, hilabete honetan, Usua Garin zarauztarraren ‘Rhythm of life’ dokumentala ikusteko aukera izango dugu, Sortaldea Kultura Eremuan.

Emanaldia. Osteguna, hilak 12, 19:00etatik aurrera. Dokumentala ikusi ondoren, EHUn errealizazio irakaslea den Beatriz Zabalondo zarauztarra bidaide hartuta, bere lan honi buruzko galderak erantzungo ditu dokumentalaren zuzendariak.