0 comments

Ebaluazio hezitzailea iruteko jardunaldiak

Ebaluazioa edozein hezkuntza sistemaren oinarri garrantzitsuenetako bat da. Bolo-bolo dabil azken hilabeetan, gainera, ebaluazioaren gaia. Horren adibide da iragan otsailaren 18an Hezkuntza Plataformen Topaguneak antolatutako 'Ebaluazioa Eztabaidara' topaketa herritarrak.

Hari honi tiraka, LAB sindikatuak ere ebaluazio sistema propioak izan beharreko gako nagusiak identifikatu nahi ditu. Horretarako ebaluazio hezitzailearen inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Goiz osoan zehar luzatuko den saio hau Hernaniko Orona-Ideo zentroan izango da. Ate irekiera 9:00etan izango da eta 14:00ak arte luzatuko dela aurreikusi du sindikatu independentistak. Bertan, Ane Ablanedo, Alexander Barandiaren eta Lore Erriondoren hitzaldiak egoteaz gain, Euskal Herriko esperientzia berritzaileak aurkeztuko dira; hain zuzen, Txintxirri Elorrioko ikastolarena eta Arrankudiagako eskolarena.

> Informazio guztia eta izen ematea: klik hemen

> Erreportajea GAUR8n: klik hemen

> Elkarrizketak: Ane Ablanedo · Alexander Barandiaran · Lore Erriondo

/
Latest posts
Latest comments