0 comments

Lur, transexualitatea lantzen duen antzezlana

[goiena.eus] Kepa Errasti aretxabaletarrak idatzia, Lur, transexualitatearen gaia familian ikusteko antzezlana da. “Barre egiteaz gain, hausnarketa eragiten duela esango nuke. Gero umeak gurasoekin berba egin dezala etxean obran gertatzen diren kontuez”, esan du Errastik.

Umorea eta irudimena ezinbesteko osagaiak dira Lur-en, baina harago joanda, oso modu naturalean helarazten du transexualitatearen eta norbera den moduan onartzearen gaia. Bere potota edo alua maite duen mutila da Ane (Erika Olaizola), eta hasieratik hala aurkezten du bere burua; Aneren aita Jonek (Kepa Errasti) du hori horrela dela onartzeko arazoa. Aitona Julianek (Mikel Laskurain) eta hilda dagoen –baina Anerekin komunikatu ahal den– ama Itsasok (Nerea Gorriti) Ane den modukoa maite dute eta saiatuko dira aita konbentzitzen.

Saio ezberdinak egin badituzte ere, hurrengo emanaldiak azaroaren 1ean, Azpeitian, eta abenduaren 26an, Donostian, izango dira.

/
Latest posts
Latest comments