0 comments

Alan Parkerek heriotzarako gauerdiko trena hartu berri du

 

Midnight Express Alan Parkerek zuzendutako filma zen non, egun zuzendari famatu bihurtu den Oliver Stonek gidoia idatzi zuen eta, bide batez, torturaren gaia eta polizien nahiz kartzeleroen ustelkeria modu argian erakutsi zizkigun.

 

Filma 1970ko gertaera biografiko errealista batean oinarrituta dago: Billy Hayesen istorioa da abiapuntua eta haria zeinari, Istanbulgo (Turkia) aireportuan haxixa izateagatik atxilotu eta 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten droga trafikoagatik. Giro latzean bizirauteko kondenaturik, mota guztietako erasoak eta irainak jasan zituen Greziara ihes egitea lortu zuen arte. Billyk berak idatzi zuen filmaren oinarri den liburua.

 

Filmaren protagonista gaztea, kartzelako miseria girora egokitu beharko da. Atzerriko hiru presorekin egotea moldatuko zaio. Horiek ere zigor luzeak bete behar dituzte. Rifki izeneko turkiar kondenatuak zaintzen ditu espetxeko buru Hamidouk eskatuta. Hura, ordea, presoak abusatzen dituen kartzelero sadiko eta maltzurra besterik ez da. Orduan, Billyren aitak abokatu turkiar bat kontratatzea erabakiko du. Abokatuak Turkiako legezko burokrazia konplexuari egin beharko dio aurre eta, nekez lortuko du ezer.

 

Billyk, berriz, etorkizun beltza besterik ez du ikusten eta desoreka mentalean erortzen hasten da ahalik eta espetxeko psikiatria-atalera eraman arte non, Billyren neskalagunak, hara joanda, dirua emango dion ihes egin dezan. Hamidou kartzelero nagusiarekin hitz egiteko eskatuko du, orduan, dirua eskainiko dio eta honek gela batera eramanda, kolpatu eta bortxatzen saiatuko da. Billyk, etsita, bultza egingo dio jendarmeari, eta hura hil egingo da. Ondoren, Billy kartzelero uniforme batekin jantzi eta ihes egiten saiatuko da baita alde egitea lortu ere.

 

Nire gaztaro garaiko filma da Alan Parkeren Midnight Express. Haren bidez ikasi nuen kartzelen harresiek, funtsean, preso daudenen egoera latza ezkutatzeko balio dutela, gizarteak murruen barna gertatzen dena jakin ez dezan.

 

Alan Parkerek egoera hori erakutsi zigun, ordea. Eta orain joan zaigu.

Kartzeletako egoera latz bezain ezkutuak, aldiz, hor dirau, beti bezain giltzapean, presoak bezala.

Guri dagokigu, ahal den neurrian behintzat, horren berri ematea.

Abuztuan, Puerto de Santa Maria III. ean dagoen laguna bisitatzeko aukera izango dut berriro ere.

Eta kartzelako harresiek ezin izango dute barne istorioak jakin eta parteka ditzagun.

/
Latest posts
Latest comments