0 comments

Berriro Azterketak

 

 

Nazio Batuen Elkarteak giza eskubideen errespetuari buruzko azterketa pasa behar dio Espainiar estatuari urrirako edo azarorako eta, txosten honen arabera behintzat, Ñ erresumak kale egingo duelakoan nago.

Izan ere, Sare Herritarren ekimenak eta eta Ikasmirak (EHU) euskal presoen eskubideak NBEren Giza Eskubideen Kontseiluan urratzen dituen salbuespenezko legeari buruzko txostena aurkeztu berri dute.

Txosten hauxe NBEko Giza Eskubideen Kontseiluan aurkeztu da, giza eskubideen egoera berrikusteko ardura duen NBEko kide gisa. Estatu bakoitzak bost urtean behin egiten du azterketa, eta urria eta azaroa bitartean Espaniar estatuaren txanda izango da.

Aipatu txosten honek, besteak beste, argi uzte du Espaniar estatuak bere egungo kartzela-politikarekin egiten dituen eskubideen urraketa. Garaikoetxea e Ibarretxe lehendalkari ohiek babesten dute eta Iñaki Lasagabazter abokatuak eta EHUko kideak aurkeztu du gaur egungo kartzeletako egoerari buruzko ikerketa egin ondoren. Argi geratu da euskal presoei Espainiar estatuan bizi diren egungo egoeran aplikatzen zaien salbuespenezko legearen ondoriozko etengabeko eskubide urraketa badagoela, egon.

Azarorako hauteskunde berriak izango dira Espaniar estatuan, nonbait...baita nazioarte mailan giza eskubideen azterketa berriro ere ez duela gaindituko Ñ erresumak...Quosque tandem?

/
Latest posts
Latest comments