0 comments

Maroto eta gorroto, errima errazak.

 

Gasteizko alkatearen ipurdiak gogoko du udaletxearen besaulkia, ez edozein ordea, aulki nagusia baizik. Ez omen ditu bere gluteoak hortik apartatu nahi eta, horretarako,  haren ipurmasailen gozamenerako hain zuzen, aspaldi jo zuen gasteiztarrez kanpokoen aurkako gorrotoaren  kanpaia Erkidego Autonomoaren hiriburuan non, denok dakigunez, aldaketa politikorako kanpai hotsak ere ari ziren entzuten.

Halere, kanpokoa kanpora bezalako mezu laburrak xenofobiari  nahiz beldur erabilerari deitu egiten dietela jakinda, uzkia lasai omen du oraingoz Marotok. Bejondeiola.

Arazoa, ordea, ez dira Marotoren begi-bistako aurreikuspenak ezta hautetsien kopuru lorpen errazak, haiek eskuratzeko  zein motako pentsaera oinarritu eta elikatu egiten dituen baizik. Izan ere, arestian esan bezala kanpokoa kanpora deiadarrak gorrotoa bezain beste askapen egarriari erantzun diezaioke testuinguruaren arabera. Hau da, Gillen Tellek zabaldutako aldarria kanpoko agintariek ezarritako zergen aurkako borrokaren seinalea izan zen bitartean Gasteizko alkateak, aldiz, agintea erabili ohi du kanpokoaren zein bertakoaren arteko ezinikusiak eta izuak hedatzeko eta, azkenean, haien beldurrak agintetik bertatik kudeatzen segitu ahal izateko.

Horregatik zikinkeria besterik ez du ikusi herri harresiaren ondoren baina guardia zibilaren gurdi  zikinak garbitzearen zergak ez ditu eskatzen. Agintariekin otzan ohi dugu aginkeriaren seinale eta, honetan ere, Marotoren ipurdia irekita dago.

Horregatik ere, bere alderdiko gainerakoekin batera, azken  hauteskunde hauek,  aspaldiko partez, bortxa-gabekoak izan direla dio Ama Zuria Birjina plazan polizia autonomikoaren jarrera orbangea besterik ez du ikusi.

Ikusmen eskasa, bada, baita pentsaera motza ere izaten da Marotok Gasteizen behar duena. Baina, aitzitik, estatuaren hiriburuan, bera bezalako batek bozkaz irabazi badu ere eta haren aurrean pentsamendu askeak irabaztera doazela iruditu arren, ez da gauza bera gertatzen ari ustezko hemengo hiriburutxo subordinatuan.

Gurean ere gogamena ireki beharra dagoela zalantzarik ez dago. Pentsa dezagun pixkat! eta, ondorioz, Maroto besaulkiaz aldatzeko behartzea  izango dugu lehenengo urratsa.

Beraz, sinatu eta pasa, arren…

https://www.change.org/p/a-las-organizaciones-pol%C3%ADticas-que-han-logrado-representaci%C3%B3n-en-el-ayuntamiento-de-vitoria-gasteiz-vitoria-gasteizko-udalean-ordezkaritza-politikoa-lortu-duten-alderdi-guztiei-eaj-pnv-eh-bildu-javier-marotok-ez-gaitu-ordezkatzen-javier-maroto-no-nos?recruiter=41117031&utm_source=share_petition&utm_medium=email&utm_campaign=share_email_responsive

 

Eskerrik asko

 

 

/
Latest posts
Latest comments