Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Noa, eta ez noa…

 

Gasteizko jazzaldira dator Noa abeslari isrraeldarra. Hori dela eta Euskal Herriko kulturgile batzuek honako eskutitza idatzi izan diogu:

“Uztailaren lehen egunetan Gasteizko jazzaldian kontzertu bat ematekoa zara Noa, eta honen aurrean zuri gutun ireki hau zuzentzen dizugu Euskal Herriko hainbat kulturgilek.Irakurri genuen 2009ko Gazako sarraskiaren harira gazatarrei idatzi zenien gutuna. Irakurri eta entzun dizugu beste batzuetan bakearen alde zaudela, bi estaturen irtenbidearen alde, bi aldeetan egin direla gauza izugarriak eta berdin arbuiatzen dituzula…Gu ez gara ausartuko zein irtenbide politiko, zein muga, zein gizarte mota behar den esaten. Hori ez dagokigu guri. Baina bai uste dugu, edozein dela ere konponbide hori, giza eskubideen errespetutik eraiki behar dela.Horregatik eskatzen dizugu bat egin dezazun 3 aldarrikapen hauekin:

  • Israelen palestinarrak beren jatorriagatik baztertuta bizi dira, Apartheid-aren Hegoafrikan beltzak bizi ziren bezala. Apartheid hori eten behar da.
  • Gaza eta Zisjordania militarki okupatuak dira, koloniez josita, apartheid harresiak zatikatuta: okupazioa bertan behera utzi behar da.
  • Israel sortu zen egunetik, palestinarren “Al Naqba” gertatu zenetik, milioika palestinarrek utzi behar izan dute beren lurra, beren etxea… itzultzeko eskubidea dute.

Antzeko kanpaina bat egin zen munduan Hegoafrikako apartheid-aren kontra. Orduan milioika herritarrekin batera, hainbat artistak ere babestu zuten. Gaur egun ere hala gertatzen ari da, eta gero eta artista, kulturgile eta akademiko gehiago ari da planteamendu honekin bat egiten. Guk egiten dugun moduan.

Kontzertu eta hitzaldietan hainbat aldiz mintzatu zara bakearen alde; bake horrek palestinarren 3 aldarrikapen horien gainean eraiki behar dela uste duzu?

Adeitasunez,”

 

Noak, berriz, erantzun digu eta prest omen dago gurekin biltzeko bere jarrera agertarazteko. Ni ez naiz hara joango. Izan ere, mozorrontza handia ( hitz berria morrontza mozorratua adierazteko) iruditzen baitzait bakearen alde azaldu nahi izatea palestindarrek pairatu behar izaten dutenaz ohartu nahi izan gabe eta, zuriago dena, Israel estatu sionista hura bere hartan onartuz.

 

Morroiak bertakoak izaten omen dira, tokian tokikoak, baina beltzen edota zurien itxuraz mozorrotzen dira azala tinturaz ilunduz eta ileorde kizkurraz hornituz ( Noaren apinduraz ez dut ezer esango…).

 

Duela ez asko, esaterako, Geert Wilders, herbeheretarren buruzagi eskuindarrak bertako tradizioen aurka kanpoko esku-hartzerik ez zuela onartuko zabaldu zuen ( jaiak beltzen lepoz ospatzea leporatzen zioten…) eta “politikoki zuzena” den mintzaira salatu nahi izan zuen. Bere ustez, txantxa arrazistak jazartuz herri kultura mehatxatua omen dago.

 

Ene aburuz  herbeheretarren izaeran ez da sartzen, berez, kolonialista izatea, historikoki halaxe izan badira ere…baina, egia esanda, “politikoki zuzena” den mintzaira erabiltzeak bakarrik ezin ditu errealitate alde zikinak aldatu eta garbitu.

 

Egun honetako berria ere izan da Israel Estatuaren etorkinei buruzko azken legeak inolako epiketarik gabe urte beteko espetxealdia baimentzen duela.

Kolonialismo guztiak ez dira historian geratu oso garikideak direla baizik eta ez dira berezkoak, baina  tradiziozko irudiekin lotuak izatean “politikoki zuzena” den mintzairak ez digu uzten gauzak diren bezala adierazten uzten eta “itxurakerietan” galtzen gara.

Utikan “politikoki zuzena” dena,izan ere, ezin esan hitz-jario eskuindarretik oso urruti dabilenik. Itxura mozorrontzaren arabera hitz egitea pellokeria hutsa dela idatzi nuen inoiz. Berresatera nator. Ni horretara ez noa.

 

Fito Rodriguez

 

 

Search