0 comments

Teuzidideseko amarrua

Kontuz Teuzidideseko amarru delakoarekin. Horren arabera, Atenasen egoera ekonomikoak eta Espartaren beldurrak jarri zituzten haien artean gero luze jarraitu zituzten gerraren oinarriak.

 

Suitzan bizitzen egon nintzean hango egunkari nagusietako bat zen Zuricheko Neue Zürcher Zeitung, zeinak, ohartarazi berri digu Estatu Batuen eta Txinaren arteko gatazka armatuaren arriskua handitzen ari dela, koronabirusaren ondorioz hain zuzen ere.

 

Artikulua ETH unibertsitate ospetsuko Zurich Michael Haas eta Niklas Masuhr Segurtasun Azterketen Zentroko ikertzaileek egin dute. Albert Einsteinek bertan lan egin zuen eta 21 Nobel sari atera dira hango geletatik. Diotenez, koronabirusaren krisiak bizkortu egin du Pazifikoko eremu iparramerikarraren eta txinatarraren arteko gatazka.

 

Aipatu aditu hauen ustez Asiako eta Ozeano Bareko eskualdeek hamarkada erabakigarria dute haien aurrean. Orain arte amerikarrak eta txinatarrak menderatze ordena-ereduagatik lehian aritu dira. Gaur egun, ordea, Munduko ekonomiari mesede txarra egiten dion oreka kaskarraren ordez, bi alderdiek sustatutako beheranzko norgehiagoka-espiral bat abian jarri omen da eta, jakina, Koronabirusaren krisiak indartu egin du joera hori. Oraindik ez da borroka baten berehalako ataria izango, agian, baina mundu mailan baten edo bestearen hegemonia ezabatzeke dago eta desoreka horrek noizbait, berandu baino lehen beharbada, guda militarra ekarriko duela ematen du.

 

Baina Asian eta Itsas Barean gertatuko denak osatuko du, datozen urteetan, eskualde horretatik askoz haratago doazen nazioarteko harremanen izaera. Eta Europan ere izango du eragina.

 

Argi dago ez dagoela erabakita gatazka horren irabazlea nor izango ote den...ezin baita jakin inondik inora, ez eta oraingo Txinako Xi Jinping presidentea izan behar denik ere. Ez dago argi, bada, noraino gogortu daitekeen gatazka estrategikoa, baina ezin da baztertu gatazka armatuak sor daitezkeenik.

 

Arduradun politiko askok uste dute ez dagoela gatazka militarrari buruz hitz egiteko beharrik. Hala ere, Estatu Batuen eta Txinaren arteko gatazka behera joango den galdetu behar da eta, egia esanda, datozen garaiotan ez du ematen.

 

Kontuz Teuzidideseko amarruarekin, beraz.

 

/
Latest posts
Latest comments