0 comments

Zure esku dago 2014

 

“ Gure esku dago” gizarte-mugimenduaren aurkezpenak erronka handia ezarri berri digu: hemendik urtebetera 130 kmtako gizakatea Durangotik Iruñara burutzea. Erronka, ordea, askoz zabalagoa da, autodeterminazioaren hazia euskal gizartea lantzea eta, bide batez, haren aldeko apustua irabaztea.

Bertsolari guztiek bazekitenez, Jose Manuel Lujanbio zenak horrela erabiltzen zuen behinik behin, erronka lehiaren sinonimo ere bada, izan, eta 2014 urtea lehiaren urtea izango dela ezin da dudatan jarri.

Bistan da, aspaldi batean bozontzitarako deia entzun gabe izan ondoren, europar hauteskundeetarako urtea izango dela datorrena eta, zinez, orain antzeman zaionik baina garrantzi handiagokoa izango duela uste dut.

Hasteko, espainiar estatuaren politika sistema bipartidista erabat ondatuta dagoelako. Izan ere, ustezko Trantsizioaren botu banaketara itzul daitekeela ematen du ( azken urteetako bi multzoetatik  lau botuemaileen arteko banaketara).

Horretaz gain, Europarekiko mesfidantza ( gorrotoa ez esateagatik) gero eta handiagoa baita.

Kataluniako erreferendumaren itzalak, zalantzarik ez, europar markoan estatu mailakoak baino gehiago diren hauteskundeak izango direlako, eta Ezkerra Errepublikanokoak inoiz baino sostengu gehiago eskuratzen ari baitira.

Eta funtsean, espainiar estatalisten indarrean oinarritutako aginteak nahiz ohiko egitura politikak porrot egin duelako eta amiltzen ari baita.

Beraz, gure esku dago, zure esku dago 2014ean Estatu espainiarraren estutasun horretan Euskal Herriaren estaturako bidea irekitzen laguntzea.

Hura erronka, hona lehia…lehia ona, alegia. 

/
Latest posts
Latest comments