Maider Eizmendi
Maider Eizmendi

Ipuinak

Haurrekin gerraz hitz egiteko liburu zerrendarekin egin dut topo, han eta hemen ikus daitezkeen irudi zirraragarriek sor ditzaketen galderei aurre egiteko baliabide modura aurkeztua.

Kosme du izena ipuinaren protagonistak eta azenarioak jatearekin ez, dantzatzearekin amesten duen untxi baten istorioa kontatzen du. Kolore ugariko marrazki ederrak ditu eta horregatik etxean behin eta berriz begiratzea gustatzen zaie eta bertan jasoa dagoen nire mezua irakurtzea, amestearen eta norbere amets eta nahiei, esango dutenaren gainetik, jarraitzeko premia nabarmentzen baitu modu entretenigarrian.

Ipuinen bidez ideiak transmiti daitezke eta gizartean nagusi diren rolak ere bai; era berean, haiei aurre egiteko tresna ere badira, bertan jasotako ilustrazioen, testuen eta pertsonaien bidez. Azken batean, kontakizunean bizitzaren ikuspegi bat ezkutatzen da. Sarritan, mahaiaren gainean jartzen zailak diren gaiak azaleratzeko erabiltzen ditugu helduok: anaia jaioko zaiola-eta lasaitasuna transmititzen saiatzen gara gai hori lantzen duen ipuinaren bidez edota fardela kendu nahi eta zailtasunak sortutako frustrazioa arintzen ahalegintzen gara egoera berean egon eta ari aurre egitea lortzen duen istorioaren bidez, sentimenduak ahoratzeko eta egonezina apaltzeko bitarteko gisara. Gaurkotasunari lotuta, orain gutxi haurrekin gerraz hitz egiteko liburu zerrendarekin egin dut topo, han eta hemen ikus daitezkeen irudi zirraragarriek sor ditzaketen galderei aurre egiteko baliabide modura aurkeztua.

Urrunago dituenetan erreparatu gabe oraindik, joan den astean Durangoko Udalak faxistek 1937ko martxoaren 31n egin zuten bonbardaketaren simulazio birtuala ikusi du telebistan eta hegazkina bonbak jaurtitzen eta Durango eta gerra esaldi berean uztartuta ikusi dituenean sortu zaio egonezina eta hasi da galdezka. Zuzenean triskantza ezagutu ez eta gertaeren deskribapen hutsarekin eta bere birramona Durangoko kaleetan zegoela eta bere burua salbatu zuela entzutearekin konformatu da. Baina munduaren itsusiak haurrei kontatzeak sortzen duen larriaren aurrean, ohartu naiz zenbat ipuin eta istorio goxatu ez ote dituzten egun munduko bazter desberdinetan gerrak erasandako lekuetan gertatzen dena ulertu, beldurra gainditu eta itxaropenari eusteko.

Search