0 comments

Mondra Futbol Taldearen mendeurrenaren inguruko dokumentala

 

Jokin Uribetxeberria eta Oihan Vitoriak, Mondragon Unibertsitatearen eskutik, Arrasateko taldearen inguruko dokumentala osatu dute. Bertan, Luis Lopez "Bomba", Aitor Lopez Rekarte, Iñaxio Kortabarria edo Mikel Gonzalezen testigantzak azaltzen dira. Zuri-beltzeko hainbat irudi eta kontakizun txiki biltzen ditu 32 minututako lanak. Bitxikeri gisa, azaldu talde honetako atezain zela egin zuela ezagun Txomin Iturbe militante historikoak "aurrera bolie" esaldi ezaguna. Atezaina zen eta sakeak egiterakoan erabiltzen zuen esamoldea da.

/