Nahiz eta ebidentzia zientifiko ugarik aitortu emakumeek eta gizonek ez dutela alde handirik lidergo-ahalmenean, talentua neurtzeko lidergo eredu sofistikatuagoetan frogatu da, adimen emozionala, gizarte-pertzepzioa, integritatea, enpatia, umiltasuna, hezkuntza-lorpena eta gerentzia-eraginkortasuna bezalako adierazle neurgarrietan, emakumeak gizonezkoak baino talentudunagoak direla; eta hala ere, gailurreko lidergo roletan azpiordezkatuak izaten jarraitzen dutela.
Garaiotan, pandemiari aurre egin eta ekonomia berreskuratzeko planak martxan jartzeko bidegurutzean, planak arrakastatsuak izateko baldintza jakin batzuk ere bete behar direnez, gure gizarteetako botere eta eragin posizioetan genero-oreka izatea lagungarria izan daitekeela frogatu da. Genero-parekotasunak elkarlanera eta ikuspegien konbinaziora eramaten du, eta konponbide integralagoak eta inklusiboagoak hartzeko bidea errazten du, ikuspegi bakar bateko begiradapetik aritzeak baino. Lidergoa, historikoki, boterean dauden gizonen ezaugarri diren estereotipoen arabera definitu da: arrazionaltasuna, pragmatismoa, hierarkia eta epe laburreko emaitzen ikuspegia. Horrek boterearen legitimitatea gizonekin lotuago zergatik dagoen azaltzen laguntzen du.
Emakumeek eta gizonek beren sexu-rolen arabera kategorizatuta jarraitzen dute; emakumeek jokabide komunitarioak dituzten heinean, gizonezkoak autodeterminazio-portaerekin edo jokabide indibidualistagoekin lotzen dira. Gizonei esleitutako lidergo-estiloa normaltzat eta onargarritzat jotzen da. Kontrara, emakumeek beren lidergo eredua lantzerakoan, asertibitatea, iraunkortasuna eta lehiakortasun inklusiboa bezalako ezaugarriak erakutsiz egiten duten. Hori dela eta, emakumeak ez dira egokitzen transferitu zaien definizio estereotipatura.
Lidergoaren definizioa berrikusteko garaia ere bada, dimentsio anitzagoa izan dezan. Aldi berean, lidergoa modu desberdinean adierazteko garaia ere bada, erakundeen erronken eta beharren arabera moldatua
Lidergo eredu estereotipatuak
Lidergoa, historikoki, boterean dauden gizonen ezaugarri diren estereotipoen arabera definitu da: arrazionaltasuna, pragmatismoa, hierarkia eta epe laburreko emaitzen ikuspegia
