0 comments

Badugu zer ospatu

EN CASTELLANO: tenemos mucho que celebrar

 

urte1

Maiatzaren 3an urte bete egin zuen TTiKLiK! ELKARGUNEA martxan jarri genuenetik. Egun horretan genioen bezala (ikus Iritsi da eguna):

Duela pare bat urte koaderno baten gaineko zirriborroa zen ametsa, gaur egi bihurtzera doa. Ez dugu esango nerbioak dantzan ez ditugunik, ez. Baina era berean barru-barrutik lasaitasun ahots batek egin dugun esfortzuak benetan balioko duela esaten digu eta horrekin geratzeko asmoa dugu.

Askotan esan dugu, baina ez gara esateaz aspertuko; mila esker gure bide honetan gure ondoan izan zareten guztiei, hemendik aurrera egingo dugun bidean ere gurekin izango zaretela espero dugu.TTiKLiK!ELKARGUNEA denon topaleku izatea litzateke gure nahia, denon artean guraso edo hezitzaile bezala dauzkagun kezkak bota eta souzioak ez bada ere, soluziorako bideak topatzeko gunea.

Urte gogorra bezain intentsoa izan da, indarrez hasi genuen eta indar gehiagorekin amaitu dugu. Guraso zein hezitzaileei baliabide desberdinak eskura jartzen saiatu gara.

Urte honetan egin ditugun gauza batzuk hauek izan dira:

  • Haurrekin: [ttk-ikastaroak]
    • Udalekuak 2013
    • Udaberriko tailerrak
    • Antzerki eta emozio tailerra
    • Jolasen bidezko tailerra
    • Yoga
  • Helduekin: [ttk-ikastaroak]
    • Masaje tailerrak: haurdunentzako, baby shiatsu, …
    • Yoga: haurdunentzat
    • Mota desberdinetako ikastaroak: komunikazio ez bortitzaren ingurukoak, musikoterapia, sukaldaritzakoak, brain gym, haurdunaldi zein erditzearen ingurukoak, josteko tailerra…
    • Guraso eskolak: euskaraz zein gazteleraz.
    • Hitzaldiak: [ttk-mundura] Carlos González, Rosa Jové, TTiKLiK! ELKARGUNEAREN I. JARDUNALDIAK, dohainik eskainitako hainbat hitzaldi (pedagogia, psikologia, marrazketa…).
  • eta…
  • Mota desberdinetako kontsultak jarri dira martxan: KONTSULTAK
Beste urte betez gutxienez gure ondoan izango zaituztegulakoan, 

MILA MILA ESKER!

TTiKLiK! TALDEA

eskerrik asko!

 

Edit
/
Latest posts
Latest comments