ttiklik blog naiz

Diziplina-Disciplina:: gure seme-alaben jokabide ona saritu-premiar la buena conducta de nuestros hijos

En castellano: Disciplina: premiar la buena conducta de nuestros hijos

Kategoria(k): Adimen EmozionalaHazieraPsikomotrizitatea
Etiketa(k):  >  >  >  > > 

 

Categoria(s): Inteligencia emocionalCrianzaPsicomotricidad
Etiqueta(s):  >  >  >  > > 

opariakArtikulu honetan gure seme-alabei ematen dizkiegun sariez edo zer nolako sariak eman beharko genizkieken hitz egingo dugu; portaerak saritzea ona den edo ez; gure seme-alabak sarien ordainetan portaera ona izatea ohitzen ari garen, honela gure haurrak xantaiagile bihurtuz...

Askotan, diziplinaz eta portaerak saritzeari buruz hitz egiten ari garenean, burura oparitxo bat edo gozokiren bat ematea datorkigu eta gure haurrei eskaini diezaiekegun opari hoberenak sari ez-materialak direla ahazten dugu: 
 
- goraipamenak
- elkarbanatutako barreak,
- film bat ikusten edo jolasten pasatako denbora
- besarkada edo muxu bat. 


Goraipamena da gurasook daukagun baliabide baliotsuenetako bat, baina hau ondo erabiltzen jakin behar da eraginkorra izatea nahi bada.

  1. Goraipamena zintzoa eta berezkoa izan behar da. Ez dugu inoiz xantaia edo manipulazio gisan erabiliko.E
  2. Ez da artifiziala ez ta gehiegizkoa izan behar. 
  3. Neurrian erabili, hau da, bere erabileran erdiko maila bat bilatu, gehiegi erabiltzen bada, indarra galtzen du eta ez da eraginkorra izango. Egun osoa "Oso ondo!" esaten pasatzen badugu, gure haurrek interesa galduko du. 
  4. Goraipatzen ari garen hori zer den ondo azaldu, honela gure haurrari esan diezaiokegu "Ze ondo ari zaren eraikin horrekin jolasean", "Oso ondo!"  edo "Oso ondo portatu zara" baten ordez. Geroz eta argiago izan, hobe.

Hauek dira gure seme-alabei eskaini diezazkiekegun saririk hoberenak, sari ez-materialak baina ondo dagoena ikusi arazi eta beraien autoestimua indatzen dutenak.

Egia da, batzuetan sari materialak erabiltzea ere ez dagoela gaizki; gustuko duen janariren bat prestatu edo zinemara eraman ditzakegu zerbait ondo egin dutelako.

Sari materialak ohitura edo behar bat bihurtzen ez badira ez dago gaizki une konkretu batzuetan erabiltzea. Adibidez, liburu bat eros dezakegu momentu txar bat pasa ondoren (medikura joanda edo). Modu honetan ez da gure haurra gauzak lortzera ohituko.

Ez dugu ahaztu behar denok dugula gustuko opariak jasotzea; maitasuna eta onarpena erakutsiz adibidez, eta honek ez duela zertan ohitura bihurtu behar.

Beti bezala burua erabiltzea da hoberena. Helburua gure seme-alabak portaera ona dutenean gustura eta harro sentitzea da, eta etorkizun batean ondo portatzen jakin dezala, ondo egina dagoela jakinda; ez sari baten truke.