0 comments

HEZKUNTZAN: BIKAINTASUNA EDO KOOPERATIBISMOA LORTU?

 

EN EDUCACIÓN: ¿ALCANZAR LA EXCELENCIA O COOPERATIVISMO?

Categoria(s): 0-5Educación
Etiqueta(s):  >  >  >  >  >  > >  > 

 

Badago zerbait hezkuntza komunitatean asko hitz egiten dudana eta bata eta bestea banatzen gaituena. Eta ez da batzuk onak eta besteak txarrak garela, ez.

Egun batean, ikastaro bateko elkarrizketan sortu zen. Irakasle batek zioenez, ikasle onek, gehiago behar zutenei laguntzen bazien, beraien ‘bikaintasuna’galtzen zutela zioen; beste modu batera esanda, ezingo zuten beraien jakintza perfekzionatu. Berak zioenez, ikasle argiak izorratu egin behar ziren, ikasle alperrak edo ezgaiak minimoa egin zezaten.

Beste egin batean, elkarrizketa guraso batzuekin sortu zen. Ikasteak ‘txoko’etan banatzen nituela esan nien, 4-6 pertsonako txokoetan. Beraien alaba, beste ume batzuekin taldean egoten zela esan nien. Beraiek -errespetu osoz- banakakoa izan zedin eskatu zidaten; ondoan zuenarekin aria galdu eta irakasleari kasurik egingo ez ziolakoan.  Talde kooperatiboak aipatu nizkien, elkarri laguntzen dieten gizarte talde txikiak direla eta beraien denbora eta jakituria elkarbanatzeko tokiak zirela, beti irakasleari begira egon ordez…

txokotan_lana

Ez dakit konbentzitu nituen edo ez, baina niri pentsatu arazi zidan.

Gure ikasleak edo seme-alabak matematiketan, hizkuntzetan edo ingurune ezagutzan hoberenak izatea nahi dugu. Baina ez dugu inolaz ere ahaztu behar gizarte batean bizi garela, eta mota guztietako pertsonekin erlazionatu behar dugula; trebetasun sozialak gure haurren hezkuntzan garrantzi handia daukate, eta elkarri lagunduz, beste mota bateko adimena garatzen dela.

Maiteder Santos Agirre
 

LOTURA DUTEN GAIAK

2012/03/23 --Hezi ala domestikatu?

2012/09/05 --“Txikiegia naiz eskolara joateko”

2012/02/26 --0-5 urte. Haurraren garapen integrala: autonomia

2012/09/19 --Haur eskoletan amagandiko edoskitzea izateko protokoloa

2012/11/26 --Agresibitatea jolastu

2012/11/11 --“Haurrek jolastu besterik ez dute egiten”

 

 

/
Latest posts
Latest comments