Archived entries 2013-02

0 comments

Elurrezko Ohial Zuria

(Argazkia: blogari.net)

Orain urte batzuk, hondartzatik itsasora bidean, gizon garai eta ile urdindu bat ikusten nuen, ipar-mendebaldera begira, iparrorratz batek gidatuko balu bezala, kolore desberdinetan bustitako pintzel apal batekin oihal zuriaren gainean marrazten. Ikusten nuen aldiro zera pentsatzen nuen; «historian lan gehien eman duen koadroa izango duk horrako hori».

Noski, oker nengoen, artean, ez jakin eta ondorioz lotsabako, ez nekien Ernest Hemingway zirudien pintore...

0 comments

Charlie don't Surf!

Francis Ford Coppola zine zuzendariak maisuki irudikatu zuen gerraren ironia «Apocalipsis Now» filmean. AEBetako gazteek, etxea, lagunak eta surf taula utzi, eta derrigorrezko zerbitzua bete behar zuten, Vietnamen. Belaunaldi hartako surflarien artean oso ezaguna zen esaldia: «You surf or you fight!». Surf egiten duzu edo borroka egiten duzu.

Robert Duval aktoreak «Kilgore» koronela antzezten du aipatu filmean. Helikoptero destakamendu bateko buru,...

0 comments

Surfeatu euskararen olatua

Etxepare institutuak egindako bideo zoragarria. Tom Carroll, 1984an munduko txapeldun izandakoa, Stephanie Gilmore, bost bider munduko txapelduna eta aberri desberdinetako beste hainbat surflari euskaraz hitz egiten. Esku artean alaia bat, zurazko taula antzinakoa, pankarta moduan, hizkuntza desberdinetan esaldi arrotzak jasotzen.

Kanpotik begi onez ikusten gaituzte. Hizkuntza exotikoa da gurea, urrunekoen begietara. Etxean badira ordea, hamarka urte bertan bizi arren bi hitz euskaraz...

0 comments

Axi Munian vs Garrett McNamara, altuera eta zabalera

(Bideoan Axi Muniain Nazaren)

Pasa den astean hitzetik hortzera zebilen bideo bat. Bertan, Garret McNamara agertzen zen Portugalen, Nazareko urautsian moto baten laguntzaz hartu zuen olatu erraldoi bat jaisten. Adituen esanetan orain arteko handiena omen da.

Egun horretan bertan Axi Muniain zarauztarra ere uretan zen McNamararekin batera eta goiko bideo honetan ikus daitekeen bezala, ikaragarrizko olatuak hartzen ibili zen. McNamarak hartu zuen olatu hura berak ere har zezakeen, zeren...