Archived entries 2016-02

0 comments

Olatuak sortu

 

Zuetako asko bezala, Abian eztabaida prozesuan parte hartzen ari naiz. Gustura nabil, iparra marraztu eta indarrez ekingo diogulakoan. Txostena ulertu dudala uste dut, baina bada atal bat ulertzea kosta zaidana, eta paradoxikoki berau azaltzeko erabiltzen den adibidean menderatzen dudan eremu bat aipatzen da, surfa, alegia.

Estrategia aldaketarekin ezker abertzalea egoera berriari etekina ateratzeko gai ez zela izan esateko honako adibidea jartzen da: «Egindako mugimenduaren...

0 comments

Eddie Would go

 

Ezaguna da surflarien artean «Eddie would go» esaldia. Mundu osoak ezagutzen du Eddie eta mundu osoak ezagutzen du aipatu esaldia. Mundu osoak ezagutzen du estatubatuar nazionalistek aurkeztutako itsasgizon isolatuaren irudia eta mundu osoak ikasi du itsasoa maite duen historiarik gabeko surflari baten istorioa. Ordea, «nekez uzten du gesalak itsasoa, ez hare harriak basamortua».

Eddie, surflaria baino lehenago Eddie Aikau zen, eta Aikau baino lehenago...

0 comments

Hesteak brake

 

Pasa den asteazkenean izan nintzen zineman, antzinako surflarien kondairak dioen moduan, itsaski handienak izaten diren asteko egunean. Sarreran erosi behar izan nituen 3D betaurrekoak jantzi eta hasi zen filma, palomita eta zurrumurru hotsen artean, gero isilunea, isilunea, pixkanaka entzun zitekeen isilune hotsa, urrunetik antzeman daitezkeen bi motorren burrunba jarraian, ileak puntan jartzen dituen bat-bateko dunbotsa, irudi ikusgarri bat eta erdi, muturreko akzio eszena azkarrak,...

0 comments

Zeruertzera begira

 

Biarritzeko Colisée zineman zen Jacky Rott eta pantailan amerikarren propaganda irudiak ziren nagusi. Hawaiiko irudiak ere baziren, hain zuzen ere japoniarrek suntsitu zuten itsasontzi base famatu bateko berreraikuntza lanetan ari ziren iparramerikarrak. Pearl Harbor base militarrak gerra egiteko estatubatuarrek Ozeano Barean zuten gotorleku estrategikoa izaten jarraitzen zuen, eta jarraitzen du.

Jacky Rottek ordea, ez zien jaramon handirik egin Pearl Harborreko eraikuntza...