0 comments

Alarde diskriminatzaileen martxoaren 8ko desfilea

Irun zein Hondarribiko alarde diksriminatzaileak antolatzen dituzten eragileek bat egin eta «Egunero izan beharko luke martxoak 8» leloa duen komunikatua idatzi dute aste honetan. «Berdintasunaren aldeko konpromisoa» erakutsi nahi omen zuten horrela, eta gainera, Irungo Udalak martxoaren 8aren harira antolatutako elkarretaratzearekin bat egiteko eskatu zieten herritarrei.

Emakumeak soldadu gisa herriko jaietan parte hartzen uzten ez duten eragile hauen ekimena harrabotsa sortu du Bidasoako bailaran, baina, sare sozialen bitartez eskualdeko mugak gainditu ditu.

/