0 comments

Euskal Herria zen den ikasita, AEBtatik gurera futbolean jokatzera

Loading player...

Heldu den astean Euskal Herrira etortzekotan dira Boiseko (AEB) Broncos futbol taldekoak. Bidaiaren atarian taldeko neskentzako bisita antolatu dute hango euskal museoan, etortzerako nora doazen ezagutu dezaten. 

Futbol taldeak berak hedatu du bere sare sozialetan bisitaren laburpen bideoa. Bertan Argia Beristain irakaslearen ahotik jaso dituzte Euskal Herriaren inguruko irakaspenak. Historia, migrazio mugimenduetan Boiseko estatuak izan duen garrantzia eta frontoian jokatu ohi diren euskal kirolen inguruko azalpenak jaso dituzte jokalariek. 

Tartean Athletic-i ere aipamen berezia egin dio Beristainek, jokalari denak bertakoak direla azalduz. Taldeko entrenatzaileetako bat Maite Zabala da, 2004an zurigorriekin aritu zen jokatzen. 

/
Latest posts
Latest comments