Zortzigarrena Naiz

Korrika Urepelen zen gaur? Ala La Platan?

Korrika gaur hasten zela eta gaur hasten zela... Abiapuntu bakarra balu bezala!! Arrakasta itzela izan du Urepelen abiatzeak (begiratu web berezian) baina martxoaren 19aren zita horrenbeste alditan entzunda Argentina aldean ere nahastu da bat edo beste... Han aritu da ilundu eta lagunak gerturatu arte beroketa lanean, Korrika noiz abiatuko zain... Ez, La Platara hilaren 28an iritsiko da! Diasporako gainontzekoen berri AGENDAn.

Deialdia La Platatik harago egin dute gainera, euskara denen topagune delako euskal kolektibitate guztiari bertaratzeko deia egin diote. Martxoaren 28an, 16.00etan Plaza Morenon.