
Pello eta Gaizka Arrue anaiek osatzen dute Espartzu. Duela pare bat urte sortu zen taldea, kantuak taularatzeko beharrak bultzatuta. Azken bi urteak gaztetxe nahiz tabernetan jotzen eman ostean, estudiora salto egin du bikoak, eta egindako kantu horiek biribilduta heldu zaizkigu disko honetan. Espartzu taldearen estreinako lana da 'Zerotik hasi'.
Espartzu taldeak mezu politikoak hedatzea du helburu eta ardatz. Halako xedea garbi adierazten duten talde guztien kasua bezala, Espartzuren letrek ere, une batzuetan, artearen autonomiaren inguruan gogoeta egitera eraman lezakete entzulea. Edonola ere, bi gitarra akustikok eta baxu eta bateria elektronikoek lagunduta, azpeitiarren kantuak diskurtso komunista analitikotik gertu dabiltza, forma entzungarriagoarekin.
'Zerotik hasi' honetan, beste mota bateko gizarte bat eraikitzeko bideetako bat proposatzen digu Espartzuk, langile klasea eta doinu leunak bateratzen dituzten 9 kanturekin.

Científicos logran que deje de ser un misterio cómo percibe el cuerpo el frío

‘Agur esan barik’ dokumentala, Gatiburen 25 urteko ibilbidea borobiltzeko azken dantza

Meta y YouTube condenadas a pagar 3 millones de dólares a una joven por adicción a redes

Euskal sukaldaritza, Japoniakotik urrun, baina ez hainbeste
