
FRIJITUTA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo sardina, 2 tipula, ogi birrindua, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zerrenda finetan moztutako tipulak olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan.
2. Sardinak garbitu. Burua eta hezurrak kendu. Gatza bota.
3. Hurrenez hurren sardina bat, tipula eta beste sardina bat jarri.
4. Ogi birrindutik pasatu.
5. Zartagin batean olio ugari berotu eta sardinak frijitu. Paper baten gainera atera.
LABEAN
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo sardina, 2 piper berde, tipula bat, baratxuri ale bat, ardo zuria, gatza.
Zailtasuna 2
1. Sardinak garbitu. Burua eta hezurrak kendu. Gatza bota.
2. Zartagin batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi. 3. Txikitutako piperrak eta baratxuria gehitu eta erregosi.
4. Hurrenez hurren sardina bat, barazkiak eta beste sardina bat jarri.
5. Azpil bat olioz igurtzi eta gainean sardinak jarri.
6. Labe beroan sartu, 210ºC-an, 5 minutuz edo.
Bi errezetak saltsa honekin lagundu:
1. Eltze batean 150 g gurin berotu su eztitan, urtu eta gazura behean geratu arte.
2. Ontzi epel batean 2 arrautza gorringo irabiatu, igo arte.
3. Gurina apurka-apurka gehitu eta etengabe irabiatu. Gatza bota.

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE
