
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 ogi xerra handi, 400 g muskuilu, 2 baratxuri ale, 200 g kuiatxo, 150 g alberjinia, tomate saltsa, 8 oliba beltz, oreganoa, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbitu muskuiluak. Eltze batean ur pixka batekin egosi, muskuiluak ireki arte. Oskolak kendu.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Tiratan moztutako kuiatxoa eta alberjinia gehitu eta erregosi.
4. Barazkiak, zatitutako olibak eta muskuiluak nahastu.
5. Ogi xerrak olioz igurtzi. Labe beroan sartu, gorritu arte.
6. Gainean hurrenez hurren tomate saltsa, oreganoa eta barazkien nahasketa jarri. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 5 minutuz.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 ogi xerra handi, 400 g muskuilu, tipulina bat, 2 piper berde, piper gorri erdia, 2 tomate, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Muskuiluak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Eltze batean txikitutako tipulina olioarekin erregosi, su eztitan.
3. Piperrak dadotan moztu. Tipulinari gehitu eta erregosi.
4. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. Gatza bota.
5. Ogi xerrak olioz igurtzi. Labe beroan sartu, pixka bat gorritu arte.
6. Gainean hurrenez hurren baraz-kiak eta muskuiluak jarri. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 5 minutuz.

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE
