
Gaur egungo gizartean, gaixotasun berri asko azaldu dira, gure bizimodu aldaketa dela eta. Estres maila handitzen duten faktore asko agertu dira: lanaren exigentzia maila, sare sozialen inpaktua…Eta horiek antsietatea jasateko arriskua areagotu dute. Kasu honetan, jarduera fisikoak aspektu psikologikoan duen eragina jorratuko dugu, faktore emozionalei zein fisikoei aurre egiten laguntzeko baliabide gisa.
Estresak eta antsietateak lo egiteko arazoak, nahaste nutrizionalak, sistema immunea ahultzea… eragiten dituzte. Eta jarduera fisikoak sistema endokrinoan eragiten dituen aldaketei esker, aurkari aparta da osasun arazoak ekiditeko.
Jarduera fisikoa egiten dugunean, bereziki hiru hormonaren isurketa ematen da gure gorputzean: endorfina, dopamina eta serotonina. Hiru horiei ‘zoriontasunaren hormonak’ ere esaten zaie, eta gure ongizatearekin harreman zuzena dute. Endorfinak efektu analgesiko bat eragiten du, minaren sentsazioa gutxituz eta pentsaera negatiboen kontrola areagotuz. Dopamina, berriz, hitzak duen bezala, droga baten efektu bera eragiten du; plazera sentiarazten digu egiten dugunarekin (jarduera fisikoa amaitu ondoren). Eta amaitzeko, serotoninak loa, umorea eta apetitua erregulatzen laguntzen du, eta aldi berean, pentsamendu positiboekin erlazionatuta dago. Egoera depresiboetatik aldentzen laguntzen du, beraz, eta autoestimua ere indartzen laguntzen du.
Laburbilduz, jarduera fisikoa erreminta natural ezinhobea da gaur egungo bizimoduak ekarri dizkigun arazo emozionalei aurre egiteko, gure gorputzean sortzen dituen prozesu biokimiko eta hormonalen laguntzaz, estresa kanalizatzeko eta antsietateari aurre egiteko.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE
