Amagoia Bilbao

Potxak txipiroiekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g potxa, tipula bat, azenario bat,  piper berde bat, 500 g txipiroi, olioa.

Zailtasuna                        2               

1. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. Hegoak garbitu. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Txipiroiak zatitu.
2. Eltze batean potxak, gatza eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, ordu betez.
3. Zartagin batean txikitutako barazkiak olio zurrusta batekin 5 minutuz erregosi, su eztitan.
4. Txipiroiak gehitu eta erregosi, bigundu arte.
5. Potxeei txipiroiak gehitu eta eta 3 minutuz egosi, su eztitan. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g potxa, tipula bat, baratxuri ale bat, 2 tomate, 500 g txipiroi, olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna            2

1. Txipiroiak aurreko errezetan esan dugun bezala garbitu eta osorik utzi.
2. Eltze batean txikitutako barazkiak  olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Potxak eta litro eta erdi ur bota. Tapatu eta egosi, su eztitan, ordu erdiz.
4. Potxei txipiroiak sartu eta  beste ordu erdiz egosi. Behar adina gatz bota.
5. Txipiroiak atera eta zatitu. Berriro eltzean sartu eta txikitutako perrexila bota.