
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g-ko 4 txahal saiheski zati, tipula bat, azenario bat, piper gorri erdia, 200 ml ardo beltz, olioa, gatza, irina, erromeroa.
Zailtasuna 2
1. Saiheskiari gatza bota eta irineztatu.
2. Zartagin batean olioa berotu eta saiheskiak gorritu.
3. Presio eltze batean aurreko olio pixka bat eta zatitutako tipula, azenarioa eta piperra erregosi.
4. Saiheskia eta erromero pixka bat bota eta ardoarekin eta baso bat urarekin busti, eltzea estali eta 40 minutuz egosten utzi.
5. Saiheskiak atera eta barazkiak eta bere salda txinotik pasatu.
6. Saiheskiak saltsa horrekin berotu eta frijitutako patatekin lagundu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g-ko 4 txahal saiheski zati, 3 baratxuri ale, 2 tipulina, 300 g barrengori txiki, 250 ml ardo zuri, 4 arbendol, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Saiheskia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Presio eltze batean moztutako tipulinak aurreko olio pixka batekin erregosi.
3. Saiheskiak gehitu eta ardoarekin eta baso bat urarekin busti, eltzea estali eta 40 minutuz egosi.
4. Baratxuriak, perrexila, arbendolak eta ardo pixka bat mortero batean birrindu.
5. Barrengorriak garbitu eta osorik utzi. Haragiari barrengorriak eta aurreko nahasketa gehitu eta beste 5 minutuz egosi.

Fermin Muguruzaren omenezko mural bat margotu dute Valentziako institutu batean
.jpg)
El Gobierno navarro alerta sobre los riesgos del abuso de antiinflamatorios

Antxoa eltzekariak piper txorizerorekin

El árbol como medicina natural: disminuye el estrés y evita enfermedades

«Hemen hainbeste denboran jarraitu nauen eta euskaraz ez dakien jendea ere badago»

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
