
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
20 barrengorri handi. Betegarria: 2 porru, 50 g gazta urdin, 35 g irin, 250 ml esne, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 180 gradutan, 5 minutuz.
2. Txikitutako porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako barrengorrien hankak gehitu eta erregosi.
4. Irina bota eta arin erregosi. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Gazta bota eta egosi, urtu arte. Hozten utzi.
5. Barrengorriak aurreko nahasketarekin bete eta labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
20 barrengorri handi. Betegarria: baratxuri ale bat, 100 g urdaiazpiko ondu, 70 g gazta urdin, 6 intxaur, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu, barruan gazta zatitxo bat jarri. Azpil batean ipini eta labe beroan sartu, 180 gradutan, 10 minutuz.
2. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.
3. Birrindutako barrengorrien hankak gehitu eta erregosi.
4. Txikitutako urdaiazpikoa eta intxaurrak gehitu eta arin erregosi. Piperbeltz beltza bota.
5. Barrengorriak labetik atera eta aurreko nahasketa beroarekin bete.

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife

Una cueva pirenaica a 2.235 metros de altitud fue refugio humano durante la Prehistoria

La ONU alerta de lo que acarrearía una ‘pandemia digital’, que «probablemente va a suceder»
