
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 razioko berdel, 200 g kuiatxo, 300 g tomate cherry, 150 g tipula, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Arraina garbitu, xerrak atera eta hezurrak kendu. Gatza bota.
2. Zatitutako tipula 2 minutuz egosi eta xukatu.
3. Azpil batean tipula, tomateak eta zatitutako kuiatxoa jarri eta paperarekin estali. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 8 minutuz.
4. Gainean arraina jarri eta beste 4 minutuz erre, paperik gabe.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 razioko berdel, 400 g azalore, 100 ml yogur, 500 g tomate heldu, 5 g xantana, albaka, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Arraina garbitu, xerrak atera eta hezurrak kendu. Gatza bota.
2. Azalorea garbitu eta 10 minutuz egosi. Xukatu.
3. Azalorea eta yogurra irabiagailuarekin nahasi. Gatza bota.
4. Tomatea zuritu, haziak kendu eta zatitu. Olio pixka batekin arin erregosi.
5. Albakaha, gatza eta ur epela irabiagailuarekin nahasi. Xantana gehitu eta nahastu. Biberoi batean sartu.
6. Labean sartzeko azpil bat olioz igurtzi eta berdela jarri.
7. Labeko gratinadorea jarri, 220 gradutan, eta arraina minutu batez gainerre.
Plateretan purea jarri eta gainean arraina. Ondoan edota gainean tomate eta albahakarekin apaindu.

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife

Mende erdi berantago, Peiok eta Pantxoak ikurrinaren haizea zabaldu dute Santutxura

Una cueva pirenaica a 2.235 metros de altitud fue refugio humano durante la Prehistoria
