Liher talde donostiarrak ireki du aurtengo edizioa, ostegunean.
Liher talde donostiarrak ireki du aurtengo edizioa, ostegunean. (Raul BOGAJO | FOKU)
Os mutantes brasildarrek hartu dute lehenengoz oholtza nagusia, jaialdira ukitu tropikalak ekarriz.
Os mutantes brasildarrek hartu dute lehenengoz oholtza nagusia, jaialdira ukitu tropikalak ekarriz. (Raul BOGAJO | FOKU)
Sekulako erakustaldia eskaini du Steve Earlek: kantu klasikoak akustikoan eskaini ditu.
Sekulako erakustaldia eskaini du Steve Earlek: kantu klasikoak akustikoan eskaini ditu. (Raul BOGAJO | FOKU)
40 urte betetzen dira Barricada taldeak bideari ekin zionetik eta, horren harira, taldearen arrakasta handienei errepasoa eman die Enrique Villarreal El Drogasek.
40 urte betetzen dira Barricada taldeak bideari ekin zionetik eta, horren harira, taldearen arrakasta handienei errepasoa eman die Enrique Villarreal El Drogasek. (Raul BOGAJO | FOKU)
Rancid kartelburuak punk kaliforniarraren purutasun guztia jarri dute oholtza gainean.
Rancid kartelburuak punk kaliforniarraren purutasun guztia jarri dute oholtza gainean. (Raul BOGAJO | FOKU)
Ostiralarekin, Andramari Zuriaren plazaraino iritsi da Azkena Rock, The Fuzillis taldeari esker.
Ostiralarekin, Andramari Zuriaren plazaraino iritsi da Azkena Rock, The Fuzillis taldeari esker. (Raul BOGAJO | FOKU)
Pasadena gasteiztarren magnetismoak hartu du Azkena bigarren egunean.
Pasadena gasteiztarren magnetismoak hartu du Azkena bigarren egunean. (Raul BOGAJO | FOKU)
S8nt Electrik talde oso gaztea izan arren, Briana Carbajal frontwoman oso potentea dela argi geratu da.
S8nt Electrik talde oso gaztea izan arren, Briana Carbajal frontwoman oso potentea dela argi geratu da. (Raul BOGAJO | FOKU)
The Cleopatrasek festa eta erokeria giroa ekarri dute Trashville oholtzara.
The Cleopatrasek festa eta erokeria giroa ekarri dute Trashville oholtzara. (Raul BOGAJO | FOKU)
Earthless hirukoa ulertzea ez da batere erraza izan. Abesti oso luzea edo inprobisatzen ari ote ziren asmatu ezinik ibili da publikoa.
Earthless hirukoa ulertzea ez da batere erraza izan. Abesti oso luzea edo inprobisatzen ari ote ziren asmatu ezinik ibili da publikoa. (Raul BOGAJO | FOKU)
The Pretenders izan da ostiraleko kartelburuetako bat: Rock lasaia eskaini du Crissie Hyndek gidatutako laukoteak, haren ahotsaren edertasuna baliatuz.
The Pretenders izan da ostiraleko kartelburuetako bat: Rock lasaia eskaini du Crissie Hyndek gidatutako laukoteak, haren ahotsaren edertasuna baliatuz. (Raul BOGAJO | FOKU)
Incubus kartelburuek itxi dute ostirala: ikuskizun ederra eskaini dute.
Incubus kartelburuek itxi dute ostirala: ikuskizun ederra eskaini dute. (Raul BOGAJO | FOKU)
Ana Popovic abeslari eta gitarra-jotzaile serbiarrak dena dantzagarri egin zuen: rythm and bluesa topera lehen konpasetik.
Ana Popovic abeslari eta gitarra-jotzaile serbiarrak dena dantzagarri egin zuen: rythm and bluesa topera lehen konpasetik. (Raul BOGAJO | FOKU)
Lucinda Williamsek bukaerarako utzi zuten ‘People Rockin' in the free world’ Neil Youngen abestia, eta jendea goian zela agurtu zuen publikoa.
Lucinda Williamsek bukaerarako utzi zuten ‘People Rockin' in the free world’ Neil Youngen abestia, eta jendea goian zela agurtu zuen publikoa. (Raul BOGAJO | FOKU)
Lehoi orroak entzun eta Iggy Pop oholtzara. Zazpi musikari zirkulu erdiko forman atzekaldean eta oholtza osoa beretzat zeukan abeslari amerikarrak.
Lehoi orroak entzun eta Iggy Pop oholtzara. Zazpi musikari zirkulu erdiko forman atzekaldean eta oholtza osoa beretzat zeukan abeslari amerikarrak. (Raul BOGAJO | FOKU)

Ana Popovicen kontzertu bikainarekin bukatu zen 21. Azkena Rock Festival jaialdia

Ezpalak eta Brigade Loco ziren euskal ordezkariak eta energia handiz hasi behar zuen guztiak, baina indar akustikoari zerutik erortzen zen indar elektrikoak gaina hartu zion eta bertan behera geratu ziren bi emanaldiak. Atzerapenarekin hasi zen emakumeak protagonista izan ziren azken eguna. 

Sekulako emanaldia eskaini zuen Ana Popovic serbiarrak Mendizabalako eremuan.
Sekulako emanaldia eskaini zuen Ana Popovic serbiarrak Mendizabalako eremuan. (Raul BOGAJO | FOKU)

16:30ak jo berritan ekaitza lehertu zen Gasteizen eta soinu frogak egin berri ziren Brigade Loco eta Ezpalak taldeak. Ez zuen itxura onik egoerak, selulako jasa bota baitzuen arratsaldeko ia 18:00ak eman bitartean. Kontraste handiko eguna izan zen, eguerdi partean Ama Zuriaren plazan sekulako beroa egiten zuelako eta musikazale guztiak itzal bila zirelako bertan Chuck Prophet & The Mission Express taldea entzuteko.

17:00etan ireki behar zituzten ateak, baina lanean ari ginenoi soilik utzi ziguten kontrol gunea igarotzen. 17:30ean  Ezpalak taldeak egurra ematen hasi behar zuen, baina ez zen halakorik gertatu. Ekaitz elektrikoa zen eta haize handiak dena blai egotea ekarri zuen, ez zen segurua kontzertuei ekitea. Kaltetuak izan ziren arren, Ezpalak eta Brigade Loco taldeen kontzertuak bertan behera geratu ziren atzo baina 2024ko Azkena Rock Festivaleko lehen banda konfirmatuak izatera ere pasa ziren. Hori izan zen hartutako erabakia, horrela behar zuen, arriskutsua izango baitzen jaialdia gisa horretara hastea.

Berandu, baina hasi zen

Lost Cat taldea izan zen beren musika eskaintzen lehena Trashville eremuan, 18:00etan rock klasikoko doinuekin hasi ziren bertaratuei abestiak eskaintzen. Karpa goxo hartu zuten zaletuek, oraindik ere euria ari zuela hasi baitziren The Bevis Frond taldekoak, oholtza handietako lehena. Jende asko pilatu zen azkenerako sarreran eta ateak irekki baino bost minutu lehenago oholtza lehortu eta lehortu ari ziren langileak. Ehunka batzuk baino ez ziren iritsi lehen kontzerturako eta bertaratuek harrera beroa egin zien The Bevis Frond taldekoei. Euriari aipamena egin eta hasi ziren jotzen.

Londresen 1986an sortuak, energia handia dutela erakutsi zuten atzo, rock alternatiboko ikur izan ziren 80etan eta nabari zaie. Kontzertuko denbora murriztu zietela esan eta gitarren arteko jolasari ekin zioten. Batería-jotzaile bikaina dutela ere ezin esan gabe utzi. Geroz eta jende gehiago joan zen gerturatzen eta emanaldia bukatzerako milatik gora baziren bertan. Rock klasikogoa ere jorratu zuten, 90eko ‘I've got eyes in the back on my head’ kantuarekin. Konturatzerako, bukaera iritsi zen, soinu ekipoa laster batean itzali zieten eta barkamena eskatuz joan ziren.

Emakumeak nagusi

Etenik gabe hasi zen oholtza nagusian Amanda Shires, biolina eskuan, energia biziz. «Soy Amanda Shires de Texas» esan zuen, eta nabaria zen hori, hegoaldeko rocka eta estetika orokorra ere bertakoa dutelako Shiresek eta bere taldeak, ‘The problem’ kantua horren adibide.

Balada gozo batek segi zion, ‘Take it like a man’, disko homonimotik. Bertako kantuak aurkeztu zituen batez ere eta hori era aipatu zuen. Presaka samar ari ziren, denborak murriztuta, hori baitzen modu bakarra ahalik eta abesti gehien jotzeko. Ahotsaren hauskortasun eta indarra erakutsi zizkigun Shiresek kontzertuan, abesteko gaitasun handia duela erakutsiz.

Eguneko protagonista nabarmenenetako batek hartu zion testigua bigarren oholtzan. Ana Popovic abeslari eta gitarra-jotzaile serrbiarrak dena dantzagarri egin zuen, rythm and bluesa topera lehen konpasatena. Hasieratik ikusten zen talde aparta zuela, haizezko instrumentuak zein oinarri erritmikoa. Baina ez zion inork itzalik egiten, izan ere a zer gitarra-jotzaile puska den Popovic, Hendrix edo Santana bezalakoak gogora ekartzeraino. Blues Rock doinuak ere jorratzen ditu eta gaitasun handia du bai gaitarrarekin eta baita abesten ere. Solo bakoitzean Popovicek publikoa erotu zuen atzo eta esaten zituen hitzekin ere publikoaren berotasuna bilatu zuen etenik gabe.

‘Power’ diskoko abesti asko eskaini zituzten, ‘Rise up’ tartean. Funk ukitua ere bazuen abesti batean edo bestean eta dantza eta dan tza izan zen publikoa «I'm backing in town» etengabe errepikatzen zuen kantuan. Baxu-jotzaileak eta Popovicel berak hasi zuten segidako kanta eta baxuak dena poltsikoratu zituen. Gainera, abestiaren bukaeran Popovic oholtzatik joan eta baxuak sekulako soloa eskaini ostean, Michael Jacksonen riff batekin Jacksonen klasiko bat jotzen hasi ziren, Thriller, bateriak abestuta. «Stay happy, we love you» esan eta bukaera eman zioten kontzertuari. Oso goian utzi zuen giroa eta jendea «oe,oe»-ka entzun zitekeen. Ordura arte eta hiru egunetan akaso jendeak gehien disfrutatu zuen emanaldia izan zen .

Lucinda Williamsek ere ez zuen minuturik galdu eta zegokion orduan hasi zen, hala, ordutegia normaltasunera itzuliaraziz. Boskote honen musika pausatuagoa izan zen. 70 urte ditu Williamsek, baina ahotsean ez zitzaion gehiegi nabari. Bai, ordea, fisikoki eta egoteko moduan; 45 urteko ibilbidea darama Louisianako abeslariak. Letrak pantailan irakurtzen zituen, baina ez da gauza berria, aurretik ere egiten zuelako hori aspalditik. Atentzioa ematen zuen bronkioak zabaltzeko-edo botika hartzen zuela behin baino gehiagotan, eta hor haintzat hartu behar dugu iktusa pairatu zuela duela ez gehiegi.

‘Stolen moments’ kantuarekin zaletuenak abesten hasi ziren, 2020an Tom Pettyren omenetan ateratako diskokoa abestia. Tom Petty gogoratu duen unean, hunkituta nabaritu zaio Williamsi. Segidan, ‘Drunken Angel’ aurkeztu zuen eta euforia puntu bat nabaritu zen publikoa, 1998ko ‘Car Wheels on a Gravel Road’ diskotik ateratakoa zen abestia.

Lasaitasun unea eman zion ‘Fruits of my labor’ abestiak, ‘World Without Tears’ 2003ko diskokoa, eta atzetik, erdi reggae erdi dub estiloko kantua eskaini zuten. Musikari apartak ditu Williamsek ere, baina bera da liderra argi eta garbi. Taldea aurkeztu eta ‘Let's get the Band back Together’ jo zuten, aurtengo ‘Stories from a Rock n Roll Heart’ diskotik ateratakoa. Energia gehien bukaerarako utzi zuten, hainbat kanturen ostean bukaerarako utzi zuten ‘People Rockin' in the free world’ Neil Youngen abestia, jendea goian zela agurtu zuen publikoa Lucinda Williamsek.

Bukaeran traka eta ginga

Melvins taldea izan zen atzetik ‘Respect’ oholtzan eta taldea igotzerakoan A-Ha taldearen ‘Take on me’ klasikoa erabili zuten. Baxu jotzailea, Steven Shane McDonald, Redd kross taldekoa ere badenaa, publikoa bilatuz ibili zen igo orduko eta oihu batzuk egin ostean bizpahiru minutuko kantuak, energiaz betetakoak, jotzen hasi ziren.

Estetika berezia du hirukoak eta abesti bakoitza deskarga handi bat izan zen. Hardcoretik metalera, ‘Breaking the law’ klasikoa bezalako kantuak gogoraraziz beren abesti propioekin. Beatles bertsionatu zuten, ‘I wanna hold your hand’ kantuarekin. Kantu lasaixeagoak ere bai, ahotsetan duten gaitasuna erakutsiz. Hirukoa izateko asko betetzen zuten espazio sonoroa. Metallica edota Black Sabbathen eragina du gitarra-jotzaileak eta berak Alice in Chains edota bezalako taldeen eragile izan da.

Iggy Popen zain ginela, jendea Alavesen ereserkia kantari hasi zen, askok hor jakin zuen lehen mailara igo dela talde babazorroa. Sarah Lipstatek, gitarra-jotzaileak eman zion hasiera kontzertuari, gitarra biolina jotzeko erabiltzen den arkuaz joz, looperra erabiliz. Dotorezia emakumearena.

Lehoi orroak entzun eta Iggy Pop oholtzara. Zazpi musikari zirkulu erdiko forman atzekaldan eta oholtza osoa beretzat zeukan abeslari amerikarrak. Hasteko 1979ko ‘New Values’ diskoko ‘5 foot 1’ eskaini zuten. Sekulako energia  dauka 77 urterekin Iggyk eta hirugarren  kanturako txalekoa kendu eta galtzak soilik zituela abestu zuen kontzertu guztia.

‘The passenger’ jendea abesten hasi zen eta berak ere hori eskatu zuen, mikroa galtzetan sartu eta besoak igo eta bi aldeetara astinduz. Probokatzailea izaten jarraitzen du inondik inora ere. ‘Lust for life’ etorri zen jarraian eta jendea txaloka hasi zen.

‘The endless sea’ kantuan bere erregistro ia denak erakutsi zizkigun Iggy Popek. The Stoogesekin jotzen zuen garaiko kantu batek asko gaixotzen zuela baina gogokoena duela ere esan zuen; ‘I'm Sick of You jo, kantu lasaia baina leherkata handikoa. Mikroa jendeari begira jarri eta txistuka hasi zitzaizkion denak. Bera, harro. Kantari bukaera eman eta lurrean jarri zen ‘i wanna be your dog’ jotzen hasteko, jendearen erantzuna sekulakoa eta Iggy lurrean bueltaka ibili zen. Bost bat kantu gehiago eskaini eta agurtu zen Gasteizen.

Kontzerturik jendetsuena izan zen, baina ez beroena akaso. Aurtengo edizioan nabarmentzeko hiru emanaldiak Liherrek eskainitako lehendabizikoa, El Drogasena egun berean eta larunbateko Ana Popovicena izan ziren. Horrela osatuko genuke 21. edizioko podiuma. 2024an, gehiago izango dugu.