
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g oreki, aguakate bat, 200 g mugurdi, 200 g tomate, 150 g gazta fresko. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, kalbahaka freskoa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, orekia eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean -al dente eran- atera. Freskatu eta xukatu.
4. Tomatea zuritu eta dadotan moztu. Gazta dadotan moztu.
5. Aguakatea zuritu eta dado txikitan moztu.
6. Saltsaren osagaiak irabiatu.
Plateretan orekia eta beste osagaiak jarri. Gainetik saltsa bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g oreki, ziazerba freskoa, 80 g arto gozo, 200 g mugurdi, 150 g gazta fresko, 30 g kuia hazi. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakada bat ezti, gatza.
Zailtasuna 1
1. Orekia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Kuia haziak gorritu, su oso eztitan.
3. Ziazerbak garbitu eta lehortu.
4. Gazta dado txikitan moztu
5. Saltsaren osagaiak irabiatu.
6. Orekia beste osagaiekin eta saltsarekin nahastu, ziazerbak izan ezik.
Plateretan ziazerba hosto batzuk jarri, eta gainean beste osagaiak.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
