
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza, 300 g txerri solomo, 150 g anana, 200 g azenario, 100 g arto gozo, 50 g sesamo hazi. Saltsa: 7 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, 3 koilarakada yogur, gatza.
Zailtasuna 2
1. Uraza garbitu, ondo xukatu eta zatitu.
2. Azenarioa zuritu eta birrindu.
3. Anana dado txikitan moztu.
4. Solomoa tiratan moztu. Zar-tagin batean olio zurrusta batekin arin erregosi. Gatza bota.
Plateretan uraza eta beste osa-garriak jarri. Gainetik irabiatutako saltsa bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza, 150 g tomate, aguakate bat, 300 g txerri solomo, 50 g kuia hazi, 20 g tipula frijitu, 2 ogi xerra. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakadatxo bat ziape, gatza.
Zailtasuna 2
1. Ogia dadotan moztu. Zartagin baten olio beroarekin frijitu. Paper baten gainera atera.
2. Haziak gorritu, su oso eztitan.
3. Uraza garbitu, ondo xukatu eta zatitu.
4. Tometea zuritu eta dadotan moztu.
5. Aguakatea zerrendatan moztu.
6. Solomoa tiratan moztu. Zar-tagin batean olio zurrusta batekin arin erregosi. Gatza bota.
7. Plateretan uraza eta beste osa-garriak jarri.
8. Saltsaren osagaiak irabiatu eta entsaladen gainetik bota.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre
