LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Azalore bat. Saltsa: 150 g yogur, 2 arrautza, 70 g urdaiazpiko ondu, gatza, oreganoa, gazta birrindua.
Zailtasuna 2
1. Azalorearen hosto berdeak kendu eta garbitu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5 minutuz egosi, ez du gehiegi egin behar. Zatitan moztu.
3. Azpil batean azalorea jarri eta saltsarekin estali. Gainetik gazta bota.
4. Labe beroan sartu, 190 gradu-tan, ondo berotu arte.
Saltsa:
1. Yogurra eta arrautza irabiagailuarekin nahasi.
2. Txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta behar adina gatz eta oregano jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Azalore bat, olioa, gatza. Saltsa: 125 g yogur, koilarakada bat ziape, baratxuri ale bat, koilarakadatxo bat soja saltsa, kuminoa, menda, gatza.
Zailtasuna 2
1. Azalorea aurreko errezetan esan dugun bezala garbitu eta egosi.
2. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta azalorea arin erregosi.
Saltsa honekin lagundu:
1. Baratxuria zuritu. Yogurra, menda pixka bat eta baratxuria irabiagailuarekin nahasi.
2. Beste osagai guztiekin nahastu. Behar adina gatz eta kumino bota.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Los Motos se mueven de nuevo

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D
