NAIZ

Europako bero-marka berria berretsi dute: Sizilian 2021eko abuztuaren 11n izandako 48,8 graduak

Munduko Meteorologia Erakundeak (MME) baieztatu du Europan lortutako bero-marka berria. 48,8 graduko tenperatura errekorra izan zen Sizilia uhartean, 2021eko abuztuaren 11n.

Sizilian dagoen Gangi herriaren argazkia.
Sizilian dagoen Gangi herriaren argazkia. (FRITZ PHOTOGRAPHY | EP)

Munduko Meteorologia Erakundeak (MME) astearte honetan baieztatu duenez, tenperatura-errekor berri bat lortu da Europan, zehazki Sizilia uhartean, non termometroa 48,8 Celsius graduraino igo zen 2021eko abuztuaren 11n.

Errekor hori berretsi du atmosferan espezializatutako MMEko zientzialari talde berezi batek, informazio eta elementu ugari zehatz-mehatz aztertu ondoren.

Aurreko errekorra, 48 gradukoa, 1977ko uztailaren 10ean ezarri zen Greziako Atenas eta Elefsina hirietan, baina orduan iturri bakarra Greziako erakunde ofizialen neurketak izan ziren eta ez zen ebaluazio independenterik egin, gaur iragarritako errekorrean bezala.

«Joera kezkagarria»

Randall Cerveny irakasleak eta MMEko Klima eta Meteorologia Muturretan adituak ohartarazi duenez, Sizilian lortutako errekorra «joera kezkagarriaren beste zantzu bat da»

Nazio Batuen aginduetara funtzionatzen den MME erakundeak azpimarratu du ere egoeraren larritasuna. Izan ere, jasotako datuak Europan muturreko fenomenoak izan daitezke etorkizunean.

Freddy zikloia

MMEko adituen batzordea beste ikerketa batzuk egiten ari da, besteak beste, Freddy zikloi tropikalak iaz zikloi tropikal iraunkorrenaren errekorra hautsi ote zuen jakiteko.

Ezarritako errekor berriek erreferentzia-puntu ematen dute, MMEk munduko eta eskualdeko klimaren egoerari buruz urtero argitaratzen dituen txostenetan aurrekaririk ez duten muturreko fenomenoak alderatzeko.