
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
24 bildots saiheski, olio, gatza, piperbeltz beltza. Laranja: 2 laranja, koñaka, 8 intxaur, koilarakada bat azukre, kuminoa.
Zailtasuna 2
1. Laranjeei zukua atera eta baten azala laurdena birrindu.
2. Intxaurrak zuritu eta zatitu.
3. Saiheskiei gatza eta piperbeltz beltza bota. Zartagin batean saiheskiak olio pixka batekin erre eta atera.
4. Olioa kendu eta zukua, azala, intxaurrak, kuminoa, azukrea eta koñaka gehitu eta egosi, pixka bat loditu arte.
Plateretan saiheskiak jarri, eta ondoan intxaurren nahasketa.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
24 bildots saiheski, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Laranja: 2 laranja, 2 koilarakada ezti, 150 ml ur.
Zailtasuna 2
1. Laranjeei zukua atera eta laranja baten azala tira finetan moztu.
2. Zukua, eztia, azala eta ura egosi, azala bigundu arte.
3. Saiheskiei gatza eta piperbeltz beltza bota. Zartagin batean saiheskiak olio pixka batekin erre eta atera.
Plateretan saiheskiak jarri eta gainetik laranjaren nahasketa bota.
Bi errezetak pure honekin lagundu:
Ontzi batean egositako 200 g garbantzu, baratxuri zatitxo bat, kuminoa, piperrautsa, olio pixka bat eta gatza jarri eta irabiagailuarekin nahasi.

Hibai Rekondo abeslaria, «herriaren esnatzaileetako» bat, hil da

Doctor Deseo cierra un ciclo de 40 años con un doble vinilo, un cómic y un gran concierto

Euriak errespetatuta, aniztasunaren argazkia Bat-batean jaialdiaren estreinaldian

Belgrado, la ciudad dividida
