
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Baratxuri ale bat, tipulina erdia, piper berde bat, 8 orburu, 150 g gula, 7 arrautza, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Orburuak garbitu eta 10 minutuz egosi. Atera eta lau zatitan moztu.
2. Txikitutako tipulina eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako piperra gehitu eta erregosi.
4. Gulak eta orburuak gehitu eta arin erregosi.
5. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Aurreko nahasketarekin nahastu. Gatza bota.
6. Zartagin batera olio zurrusta bat bota eta berotu. Aurreko nahasketa bota.
7. Zurezko koilara batekin eragin. Gatzatzen hasten denean, koilara utzi eta arrautzopila era emateko zartagineko kirtena jo.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 baratxuri ale, 9 orburu, 150 g gula, 7 arrautza, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Orburuak garbitu eta zerrendatan moztu.
2. Zartagin batean txikitutako baratxuriak eta orburuak olio pixka batekin erregosi.
3. Gulak gehitu eta arin erregosi.
4. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Orburuei gehitu eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu. Behar adina gatz bota.
«Ez da hor bukatu gure transmisioa, lasai egon, beti izango gara txikiak»

Palau Sant Jordi bete eta milaka bihotz konkistatu ditu ETS taldeak

Cuando el mundo miraba a la Luna el dedo de Trump apuntaba a la NASA
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»
