
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g txistorra, tipula erdia, 2 baratxuri ale, 8 arrautza, perrexila, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txistorra urarekin 2 minutuz egosi. Atera eta txikitu.
3. Barazkiei txistorra gehitu eta arin erregosi.
4. Ontzi batean arrautzak eta perrexila jarri eta irabiatu.
5. Txistorra gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.
6. Zartagin bat olio zurrusta batekin berotu. Aurreko nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman eta beste aldetik gorritu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula erdia, 3 patata, 250 g txistorra, 8 arrautza, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Tipula eta patatak zuritu eta zatitu. Zartagin batean olio ugari berotu eta biak frijitu. Xukatu.
2. Txikitu txistorra eta zartagin batean arin erregosi. Ondo xukatu.
3. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu.
4. Pataten nahasketa eta txistorra gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota
5. Zartagin batera olio pixka bat bota eta berotu. Aurreko nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peioren ‘Azken dantza’-rako sarrerak agortu egin dira
