
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 1,5 litro salda, tipula bat, 2 tomate heldu, piper gorri bat, 150 g perretxiko, 350 g oilasko izter, olioa, gatza, koilarakada bat gazta birrindua.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako piperrak eta tiratan moztutako perretxikoak tipularekin batera jarri eta erregosi.
3. Tomateak zuritu eta birrindu. Barazkiei gehitu eta erregosi.
4. Oilaskoa dadotan moztu, barazkiei gehitu eta arin erregosi.
5. Arroza bota eta eragin.
6. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin. Gatza bota.
7. Gazta gehitu eta nahastu. Beste 3 minutuz egosten utzi eta noizean behin eragin.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 1,5 litro salda, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 250 g oilasko bularki, 250 g kuiatxo, 3 koilarakada esne-gain, olioa.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipulina eta baratxuriak olioarekin erregosi.
2. Dadotan zatitutako oilaskoa eta kuiatxoa gehitu eta erregosi.
3. Arroza bota eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin. Gatza bota.
5. Esne-gaina gehitu eta nahastu. Beste 3 minutuz egosten utzi eta noizean behin eragin.
«Ez da hor bukatu gure transmisioa, lasai egon, beti izango gara txikiak»

Cuando el mundo miraba a la Luna el dedo de Trump apuntaba a la NASA

Palau Sant Jordi bete eta milaka bihotz konkistatu ditu ETS taldeak
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»
