
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat muskuilu, 100 ml ardo zuri, gazta birrindua. Saltsa: 2 baratxuri ale, 50 g urdaiazpiko ondu, 50g arbendol, 200 ml esne-gain, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbitu ondo muskuiluak, duten bizarra kendu eta aizto batekin oskola karraskatu.
2. Muskuiluak ardoarekin jarri. Eltzea estali eta egosi, muskuiluak ireki arte. Oskola bat kendu.
3. Baratxuriak zuritu eta osorik utzi. Olio pixka batekin erregosi. Txikitutako urdaiazpikoa eta arbendolak gehitu eta erregosi.
4. Esne-gaina gehitu, irabiagailuarekin nahasi eta minutu batez egosi. Gatza bota.
5. Azpil batean muskuiluak jarri eta saltsarekin estali. Gainetik gazta bota.
6. Labe beroan sartu eta gainerre.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat muskuilu, 100 ml ardo zuri, gazta birrindua. Saltsa: tipula erdia, 100 g barrengorriak, 20 g irin, 150 ml esne.
Zailtasuna 2
1. Muskuiluak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako barrengorriak gehitu eta erregosi.
4. Irina gehitu eta eragin. .
5. Esnea eta 100 ml salda apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
6. Azpil batean muskuiluak jarri eta saltsarekin estali. Gainetik gazta bota eta gainerre.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre
