Amagoia Bilbao

Piperraz beteriko oilasko almandrongilak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Almandrogilak: 500 g oilasko txikitu, 4 pikillo piper, 100 g txerriki txikitu, 2 baratxuri ale, ogi xerra bat, arrautza bat, irin, olioa, gatza, perrexila. Saltsa: tipula erdia, 2 baratxuri ale, 250 g barrengorriak, 2 baso salda, 100 ml esne, olioa, gatza.

Zailtasuna                        3

Almandrongilak:
1. Zartagin batean piperrak ur pixka batekin 5 minutuz egosi. Piper bakoitza 4 tiratan moztu.
2. Ogia, arrautza eta esnea irabiagailuarekin nahastu.  Txikitutako perrexilarekin nahastu.
3. Ontzi batean txikitutako baratxuriak, oilaskoa eta ogia nahastu eta behar adina gatz bota.
4. Oilaskoarekin 32 bolak egin eta pixka bat zapaldu.
5. Hurrenez hurren jarri oilasko bola bat, erdian piper zatia eta beste oilasko bola. Eskuekin itxi eta almandrogila itxura eman.
6. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
7. Zartagin batean olio ugari berotu eta bolak frijitu.
8. Eltze batean almandrongilak eta saltsa jarri eta 5 minutuz egosi.
Saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
2. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Tipulari gehitu eta erregosi.
3. Saldarekin busti eta 15 minutuz egosi.
4. Esnea gehitu eta 5 minutuz egosi
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.