LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Alberjinia bat, kuiatxo bat, 2 piper gorri bat, 2 azenario, olioa, gatza, oreganoa, ezkaia.
Zailtasuna 1
1. Barazkiak garbitu eta dadotan moztu.
2. Molde bat olioz igurtzi.
3. Gainean barazkiak jarri. Gainetik gatza, oreganoa, ezkaia eta zurrusta bat olio bota eta nahastu.
4. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 35 minutuz. Eragin barazkiei errearen erdian.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g patata txiki, 200 g barrengorri, tipula bat, 200 g kuia, 2 baratxuri, olioa, ardo zuria, perrexila.
Zailtasuna 1
1. Patatak garbitu eta osorik utzi. Olioz igurtzi, paperarekin estali eta labe beroan sartu, 180 gradutan, 10 minutuz. Papera kendu.
2. Barrengorriak erditik moztu.
3. Tipula zuritu eta tiratan moztu.
4. Kuia zuritu eta dadotan moztu.
5. Baratxuriak, zurrusta bat olio, zurrusta bat ardo eta perrexila irabiagailuarekin nahasi.
6. Barazkiak patatekin batera jarri eta aurreko nahasketarekin nahastu. Labean sartu eta beste 30 minutuz erre.
Bi errezetak saltsa honekin lagundu:
Koilarakada bat ziape, koilarakada bat limoi zuku, albahaka freskoa eta sei koilarakada olio irabiagai-luarekin nahasi.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE
