
Tom Morrelo, Rage Against the Machine eta Audioslave taldeen sortzaileetako bat, eta Chris Isaak rockero kaliforniarra izango dira BBK Legends Bilbao jaialdiaren hurrengo edizioko kartelburuak, Bilbon 2026ko ekainaren 26an eta 27an egingo dena. Hamargarren urteurrenean, jaialdiak iragarri du Beat supertaldea ere Bilbon izango dela; King Crimson taldeko Adrian Belew eta Tony Levin kide ohiek osatutako taldea da, Steve Vai gitarra-jotzailearekin eta Danny Carey Tooleko bateria-jotzailearekin batera.
Bilbao Arenan, ekainaren 26an, Chris Isaak Bizkaiko hiriburura itzuliko da, 2023an ere Legends jaialdian parte hartu ondoren; orduko hartan, sarrera guztiak saldu zituen. Jaialditik azpimarratu dutenez, bere kanturik ikonikoenak, 'Wicked Game', belaunaldi oso bat markatu zuen, eta pop-rock modernoaren abesti ezagunenetako bat izaten jarraitzen du.
Eguna Cracker rock alternatiboko talde estatubatuarraren kontzertuarekin eta Dea Matrona bikote irlandarraren emanaldiarekin osatuko da; Cracker taldearen kasuan, Bilbora itzuliko da berriki BBK Aretoaren zikloan emandako kontzertuaren ondoren.
Bestalde, ekainaren 27an, larunbata, Rage Against the Machine eta Audioslave taldeen sortzaileetako bat izan zen Tom Morelloren txanda izango da. Euskal Herrian lehen aldiz arituko da Morello, eta, egingo duen biraren barruan, Estatu espainolean emango duen kontzertu bakarra izango da.
«Rock-and-rollaren botere eraldatzailearen froga bizia da Morello; gitarra-solo berritzaileengatik eta riff indartsuengatik ezaguna da, eta musika garaikidea irauli du, bai bakarkako ibilbidean, bai talde mitikoen sortzaile gisa jokatutako rolean», adierazi dute jaialditik.
Jardunaldia Beat taldearen eta 2006an Goteborgen sortutako Graveyard talde suediarraren emanaldiekin osatuko da.
Egun bakoitzeko sarrerak eta bi eguneko bonuak salgai daude dagoeneko eta www.musiclegendsfestival.com webgunean erosi daitezke. BBK Legends Bilbao jaialdiaren azken lau edizioetako gutxienez batean egon direnek, kode bat jasoko dute posta elektronikoz, eta, horri esker, sarrerak merkeago erosi ahal izango dituzte denbora mugatu batez (abenduaren 25era arte). Aurten, harmailetako sarrerak ere zenbakituta egongo dira, parte-hartzaile bakoitzak aldez aurretik eserlekua aukeratu ahal izan dezan.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

El ‘Reloj del Juicio Final’ marca 85 segundos, más cerca que nunca del fin del mundo

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria
