
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo olagarro, 2 patata, koilaraka bat piper gozo, olioa, gatza. Saltsa: 150 ml laranja zuku, 200 g mango, 200 ml salda, koilarakada bat ezti, koilarakada bat ozpin, piperbeltz beltza, gatza.
Zailtasuna 3
1. Eltze batean ur ugari berotu. Irakiten hasten denean, olagarroa sartu. Olagarroa segundu batzuk utzi eta atera. Pausu hau bi aldiz gehiago egin.
2. Hirugarren aldia uretan utzi eta ordu erdiz edo egosten utzi, olagarroa bere puntuan egon arte. Puntua saiatu zotz batez zulatzen. Uretan utzi.
3. Patatak zuritu eta laukizuzenetan moztu.
4. Olio ugari sutan jarri eta patata egosi, su eztitan, 60 gradutan, 10-15 minutuz, bere puntuan egon arte. Bertan hozten utzi.
Saltsa:
1. Mangoak zuritu eta dadotan moztu.
2. Zukua eztiarekin egosi, loditu arte.
3. Mangoa eta ozpina gehitu eta 2 minutuz egosi.
4. Saldarekin busti eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota. Irabiagailuarekin nahasi.
Bukatzeko:
1. Olagarroaren hankak erditik eta luzeran moztu.
2. Plantxa bat ondo berotu eta olagarroa olio pixka batekin gorritu.
Plateretan saltsa pixka bat jarri eta gainean olagarroa eta patatak. Olagarroaren gainean piper gozoa eta olio pixka bat bota.

Ya se pueden pedir online las imágenes de las pruebas diagnósticas en Osakidetza

Fallece Phil Campbell, guitarrista de Motörhead

Nafarroa 1512ren ‘Osasuna’ ere Sadarren bozgoragailuetatik, ereserki bilakatu nahian

Juanjo Mena: «Siento que ha llegado ya la hora de la despedida»
