Amagoia Bilbao

Piper eta barazki pastela

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 6 lagunentzat
2 piper gorri, 3 piper berde, 300 g alberjinia, 300 g kuiatxo. Tomate: 3-4 tomate heldu, 6 g gelatina hautsetan, olioa, albahaka, gatza. Saltsa: 150 g oliba beltz, 3 antxoa oliotan, 3 kaparrondo, 4 koilarakada olio, 2 koilarakada Jerez ozpin.

Zailtasuna                       3

1. Piperrak, kuiatxoa eta alberjinia garbitu eta azpil batean jarri.
2. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 40 minutuz. Atera eta tapatu.
3. Piperrak zuritu, haziak kendu. eta zerrendatan moztu. Gatza bota.
4. Kuiatxoa eta alberjinia zuritu eta tiratan moztu. Gatza bota.
Tomatea:
1. Tomateak zuritu eta irabaigailuarekin nahasi. Txanotik pasatu eta 250 ml zuku atera.
2. Gelatina zuku pixka batekin nahastu.
3. Geratzen den zukua albahaka hosto batzuekin minutu batez egosi eta sutatik kendu. Albahaka kendu, gelatina gehitu eta eragin, ondo nahastu arte. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Pudin molde batean filma jarri eta piper gorriarekin estali.
2. Hurrenez hurren piper berdeak, zukua, alberjinia, kuiatxoa, zukua, piper berdea eta zukua jarri. Noiz behinka kolpe batzuk eman zukua ondo sartzeko. Hozkailuan ordu batzuk utzi, gogortu arte.
Saltsa honekin lagundu:
1. Olibak, kaparrondoak eta antxoak txikitu.
2. Olioa eta ozpina irabiatu eta beste osagaiekin nahastu.
Pastela moldetik atera eta filma kendu. Xerratan moztu.