Amagoia Bilbao

Bakailao ketu tostak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 ogi xerra handi, 200 g bakailao ketu, 8 pikillo piper, tomate heldu bat, baratxuri ale erdia, ogi zatitxo bat, olioa, ozpina, gatza, tipulina.

Zailtasuna                           1             

1. Piperrak olio pixka batekin erregosi, bigundu arte. Gatza bota eta hozten utzi.
2. Ogi xerrak labean sartu, pixka bat gorritu arte.
3. Tomatea zuritu eta haziak kendu. Baratxuri, ogi, zurrusta bat olio, ozpin pixka bat eta gatzarekin irabiagailuarekin nahasi.
4. Ogi xerren gainean hurrenez hurren tomatea, piperrak, bakailaoa eta txikitutako tipulina jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 ogi xerra handi, baratxuri ale bat, 200 g bakailao ketu, 2 tomate, aguakate bat, tipuleta laurdena, limoi zukua, tabaskoa, 6 oliba beltz, olioa, gatza.

Zailtasuna                             1

1. Tomatea zuritu eta zerrenda finetan moztu.
2. Ogi xerrak labean sartu, pixka bat gorritu arte.
3. Tipuleta txikitu.
4. Aguakatea zuritu eta sardexka batekin zapaldu.
5. Aguakatea, tipuleta, zurrusta  olio bat, limoi zuku pixka bat, tabasko pixka bat eta gatza nahastu.
6. Olibeei hezurrak kendu eta txikitu.
Ogi xerrak baratxuriarekin igurtzi. Gainean hurrenez hurren aguakatea, tomatea eta bakailaoa jarri eta gainetik olibak bota.