
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
12 orburu. Orea: 2 arrautza, 90 ml ur oso hotza, 120 g irin, gatza.
Zailtasuna 1
1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilara txiki batekin atera. Orburuak limoiarekin igurtzi.
2. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, orburuak sartu eta 15 minutuz egosi. Egosteko ura bertan utzi. Atera eta lau zatitan moztu.
3. Arrautzak irabiatu eta urarekin nahastu.
4. Irina apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Gatza bota.
5. Zartagin batean olio ugari berotu. Orburuak oreatik pasatu eta frijitu. Paper baten gainera atera.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
12 orburu, 2 arrautza, 100 g ogi birrindu, baratxuri hauts, piperrauts eta oregano koilarakada txiki erdi, gatza.
Zailtasuna 1
1. Orburuak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi eta lau zatitan moztu.
2. Ogi birrindua, oreganoa, piperrautsa eta baratxuria nahastu.
3. Arrautzak gatz pixka batekin irabiatu.
4. Orburuak arrautzatik ondo pasatu eta jarraian ogitik.
5. Zartagin batean olio ugari berotu eta orburuak frijitu. Paper baten gainera atera.
Errezeta hau aire-frijigailuan egin daiteke, horretarako, sartu 200 gradutan 5 minutuz.

«Patxadaz egindako diskoa bada ere, Palestinako genozidioak markatu du»

«Alde batera utzi behar dugu homogeneizazioa. Zaintzaren esperientziak dimentsio asko ditu»

Osakidetza ofrece operarse en la privada a quienes lleven más de 180 días en la lista de espera

El restaurante Arzak denuncia la suplantación de su marca para estafas en reservas online
