
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, tipula bat, 300 g barrengorri, 50 g mahaspasa, 50 g pinazi, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak eta ura jarri. Gatza bota, estali eta egosi 40 minutuz.
3. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
4. Barrengorriak zerrendatan moztu. Tipulari gehitu eta erregosi.
5. Garbantzuei barrengorriak, pinaziak eta mahaspasak gehitu eta 10 minutuz egosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, tipula bat, azenario bat, piper gorri laurdena, 600 g tomate heldu, 300 g barrengorri, olioa, gatza, ezkaia.
Zailtasuna 1
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Tomateari azala eta haziak kendu. Tomatea, tipula eta azenarioa irabiagailuarekin nahasi. Olio pixka batekin erregosi, loditu arte.
3. Presio-eltze batean garbantzuak, ezkaia eta aurreko nahasketa jarri eta urarekin estali. Gatza bota, estali eta egosi 40 minutuz.
4. Zartagin batean txikitutako piperra olio pixka batekin erregosi.
5. Zerrendatan moztutako barrengorriak gehitu eta erregosi. Garbantzuei gehitu eta 10 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

Mende erdi berantago, Peiok eta Pantxoak ikurrinaren haizea zabaldu dute Santutxura

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife

Una cueva pirenaica a 2.235 metros de altitud fue refugio humano durante la Prehistoria
