
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 2 baratxuri ale, porru laurdena, piper berde erdia, piper gorri laurdena, azenario bat, 200 g txipiroi, 150 g ganba, 150 g otarrainxka, 200 g itsas-zapo, 200 g urraburu, 150 ml. tomate saltsa, arrain hezurrak, olioa.
Zailtasuna 2
1. Ganbak eta otarrainxkak zuritu eta buruak kendu. Txipiroiak garbitu eta zatitu. Arrainak garbitu eta dadotan moztu.
2. Eltze batean porruaren atal berdea, hezurrak eta buruak urarekin 30 minutuz egosi. Litro bat egin.
3. Txikitutako barazkiak olio zurrusta batekin erregosi.
4. Arroza gehitu eta eragin.
5. Tomatea eta salda beroarekin busti eta eragin. 2 minutuz egosi. Itsaskiak eta arraina sartu.
6. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 15 minutuz. Atera eta 3 minutuz pausatzen utzi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipula erdia, 3 baratxuri ale, 300 g legatz, 300 g txibi, 200 g otarrainxka, salda, olioa, piper gozoa.
Zailtasuna 2
1. Txibia garbitu eta zatitu. Legatza zatitu. Otarrainxkak zuritu eta moztu. Litro bat salda egin.
2. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi.
3. Zatitutako txibiak gehitu eta erregosi.
4. Arroza eta piper gozoa gehitu eta eragin. Salda beroarekin busti eta nahastu. Arraina eta otarrainxkak gehitu eta labean egin.
«Kanpotik badirudi ez garela oso antzekoak, baina gero ez gaude urrun»

Maneras rockeras de vivir incordiando a embusteros e incautos

Osasunari kalte handiagoa egiten dio amatasunak aitatasunak baino

Consistorio y Bilboko Konpartsak piden que no se asocie a Marijaia con las corridas de toros
