Amagoia Bilbao

Olo eta sagar gailetak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
60 g olo maluta, 190 g gari irin, arrautza bat, 2 koilarakada ezti, 100 g azukre, 130 g gurin, 150 g sagar,  koilarakada txiki erdi kanela, koilarakada txiki erdi bikarbonato.

Zailtasuna                        2

1. Gurina eta azukrea nahastu, krema bat lortu arte.
2. Arrautza gehitu eta nahastu.
3. Irina, kanela, bikarbonatoa eta oloa nahastu.
4. Sagarra zuritu eta birrindu. Aurreko nahasketa arrautzarekin, gurinarekin, eztiarekin eta sagarrarekin nahastu.
5.  Azpil batean paper bat jarri.
6. Bolatxoak egin eta eskuekin zanpatu. Azpilean jarri. Gaileten artean tarte bat mantendu.
7. Labe beroan sartu, 170 gradutan, 15-20 minutuz.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
110 g olo maluta, 110 g gari irin, 100 g gurin, 100 g azukre beltz, 100 g koko birrindu, koilarakada bat ezti, koilarakada txiki erdi legami, sagar bat.

Zailtasuna                             2

1. Irina, legamia, azukrea eta kokoa nahastu.
2. Gurina bigundu. Aurreko nahasketa gurinarekin, eztiarekin eta birrindutako sagarrarekin nahastu.
3.  Azpil batean paper bat jarri.
4. Bolatxoak egin eta eskuekin zanpatu. Azpilean jarri. Gaileten artean tarte bat mantendu.
5. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 10-12 minutuz.